AUO-k bi komunikazio aurkeztu ditu aurretiko borondateen kongresuan

Arabako Unibertsitate Ospitalea (AUO) Aurretiko Borondateen Mundu Mailako Biltzarrean presente egon da intensibista eta gure ospitaleko Etika Asistentzialeko Batzordearen presidentea den Iñigo Alvarez de Toledo-ren bi komunikaziorekin. Topaketa hau bi urterik behin izaten da, eta hurrengoa Alemaniako Munichen izango da irailean.

Lehen komunikazioak azaltzen du Araba eskualdearekin egindako ‘Bottom-up’ izeneko proiektua. Izan ere, proiektu horrek xede hau: bizitzaren bukaeran aurretiko borondateen prozesuaren bidez pazienteengan sustatzea zainketen eta tratamenduen planifikazioari buruz elkarrizketak.

Guztira 400 pertsonak baino gehiagok (paziente eta senidek) hartu zuten parte proiektuaren koordinatzailearekin, medikua edota erizain arduradunarekin izandako elkarrizketa erdi-egitarauetan. Lan horrek saria jaso zuen Araba eskualdeko 2014ko Kalitate, Berrikuntza eta Ikerketa Jardunaldietan.

Berriz, bigarren komunikazioak ardatza du dialisiaren tratamenduan giltzurrunetako gaixotasun kroniko aurreratua duten pazienteen aurretiko borondateei buruzko ikerketan. Horiei dagokionez, badira argitaratutako ikerketa partzialak. Horrela, bada, ikerketa horrek lortu zuen Íñigo Álvarez de Toledo Fundazioaren giltzurruneko erizaintzaren ikerketaren saria.