AUO-k kudeaketa plana aurkeztu du

Orain dela gutxi, Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) 2015eko Kudeaketa Plana aurkeztu du. Plan horren helburuak hauek dira: bateratzea, kalitatea eta antolakuntza asistentziala hobetzea eta langileen eta funtzionatzeko gastuaren kontrola.

Lehen lerro estrategikoaren helburuak hauek dira: berandutzearen kontrola, pazientearen segurtasuna eta gaixotasunaren prebentzioa eta pertsonak kokatzea osasun sistemaren ardatz nagusian.

Berriz, bigarren lerro estrategikoak jartzen dio arreta erronka berriei eman behar zaien erantzun integratuari: kronizitatea, zahartzaroa eta dependentzia. Horretarako, aurrez aurrekoak ez diren asistentziaren estrategiak indartu nahi dituzte, patologia anitzeko pazientearen, paziente kronikoaren eta zaharraren maneiuaren eta jarraipen asistentzialaren diziplina askotariko unitate bat sortzea eta jarraipen asistentziala ahalbidetzen duten tresnak garatzea, pazientearen historia klinikoa garatzen laguntzeaz gain.

Bestaldetik, hirugarren estrategiak garrantzia ematen dio sistemaren iraunkortasunari. Honek esan nahi du AUO-ko bateratzean aurrera egin behar dela, ospitaleko antolakuntzaren eta kudeaketaren eredua diseinatu eta ezarri behar dela, zerbitzu asistentzial guztiekin kudeaketa klinikoaren gaineko akordioak bilatu behar direla, kudeaketa klinikoko unitateak sustatu, gastuaren kontrola eta AUO-ko Plan Zuzentzailearen batzordeetan ezartzea.

Laugarren lerro estrategikoaren ardatza langileak dira eta, hauek nahi ditu: lidergo eta partaidetzaren gaineko eredu bat definitu eta ezarri, batzorde eta batzorde klinikoetan inplikatzea, Kontseilu teknikoa eta AUO-ko Zuzendaritza batzordea sustatzea, eta alde sozialarekin komunikazioa sendotu, plantilla finkatzeaz eta barruko eta kanpoko komunikazio-tresnak bultzatzeaz gain. Hau guztia, euskaren normalkuntza ahaztu gabe.

Azken lerro estrategikoak hartzen ditu bere gain berrikuntza, irakaskuntza eta ikerketa. Arlo honetan Bioaraba, berrikuntzaren egitura eta irakaskuntza batzordea dira Planaren oinarrizko hiru ardatzak.