AUO-k zainketa gida bat argitaratu du paziente onkologiko eta hematologikoarentzat

Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Onkologia Zerbitzuak zainketa-gida bat argitaratu du paziente onkologiko eta hematologikoarentzat.

Argitalpenaren helburua da, hizkera argi eta sinple baten bidez, paziente horiei laguntasuna ematea, kontuan hartuta informazio egoki bat lagungarria izan daitekeela beren prozesuari arrakastaz aurre egiteko.

Tratamendua zertan datzan eta horrek zer nahi gabeko ondorio dituen ageri da gida honetan. Zure bizi-kalitatea hobetzeko aholkuak ere jasota daude.

Liburuxka honetan, halaber, gaixo-elkarteen zenbait kontaktu ageri dira, baita Txagorritxuko egoitzakoak bertakoak ere.

Bestalde, Onkologiako Zerbitzuak badauka eskuliburu bat lotune periferikoko kateter zentrala (PICC) nola erabili azaltzen duena, zerbitzu honetako erizaintzako taldeak egina pazienteentzat. PICCa besoan sartzen da, bertatik medikamentuak emateko eta odola ateratzeko.

Eskuliburuaren helburua da erakustea, argazki bidez ere lagunduta, PICCaren sendaketa modu egokian nola egin, eta, hala, kateterra egoera onean edukitzea infekziorik egon ez dadin.