Santiagoko eta psikiatria ospitaleko etxeko janaria

Santiagoko sukaldea harro dabil bezeroei etxeko janaria emateaz. Izan ere, 500 janari baino gehiago prestatzen dituzte egoitza horretarako eta Ospitale Psikiatrikorako.

50 sukaldeko profesionalek maitasun handia jartzen dute ospitaleratuta egon behar dutenen gosea asetzeko plater goxo eta osasuntsuak prestatzen.

Egunero, goizaldeko zazpietan zabaltzen da sukaldea, eta ordu eta erdi geroago handik ateratzen dira solairuetara eramateko gosariak. Halaber, eguneko menua prestatzen hasten dira. Hamaiketarako Psikiatrikora bidaltzen dutena atera behar da; eta, jarraian, Santiagoko menua prestatzen jarraitzen dute. Hamabi eta erdietan orgek banatzen dute janaria. “Lerro bero batean egiten dugu lan, eta beti saiatzen gara tarterik laburrena ematen prestatzen dugunetik kontsumitu arte. Ez dugu berriz berotzen, ezta plateretan aurretiaz jartzen. Horregatik, lehengaien kalitateagatik eta prestaketa bikainagatik esan dezakegu gure janaria etxekoa bezalakoa dela”, baieztatzen du harro Alberto Ruiz de Aldak, talde horren buruak. Gainera, asebetetze-inkestek horrela berresten dute.

Egunak aurrera darrai arratsaldeko askariarekin eta afariarekin. Era berean, sukalde honetatik ateratzen dira menuak guardian dauden profesionalentzat. Gaueko hamarretan ateak ixten dituzte.

Santiagoko sukaldea osatzen dute 10 sukaldarik, 36 zerbitzuetako langilek, ekoizpen-buru batek eta administrari laguntzaile batek. Albertok azpimarratzen du ezin dela ahaztu Dietetika zerbitzuak ematen dien laguntza handia.

Konplexua dirudien arren, lana oso ondo antolatuta dute. Aplikazio informatiko batek ezartzen ditu dieta-motak, osagaiak, kantitateak, neurriak eta prestatzeko erak. Hornitzaile bakar batek du lehengaiak emateko ardura. Gainera, ISO 9001 ziurtagiriak bermatzen du prozesu osoaren kalitatea.

Txagorritxuren eskutik aurtengo proiektu-izarra da egoitza bietarako dieten eskuliburu bakarra eta produktuen katalogo bakarra. Horrek erraztuko luke lanaren antolaera, eta gainera, urrats bat gehiago da gure ospitalearen bateratze-prozesuan.