AUO-ko erizainak sarituak izan dira Brasilgo nazioarteko kongresu batean

Vicky Armenteros, Arantza Tomas eta Inma Moraza Arabako Unibertsitate Ospitaleko Bena Barneko Taldeko erizainek lanik onenaren bigarren saria jaso dute, Sao Paulon (Brasilen), Sarbide Baskularretako eta Terapia Infusionalaren Nazioarteko III. Sinposioan.

“Ospe handiko nazioarteko foroa da, eta oso pozik gaude aitortzarekin”, esan dute harro. Komunikazioan, ekografo bidez jarritako erdiko klabikula lerroen emaitzak agertzen zituzten.

“Gure benabarneko terapia-taldeak era berritzailean jartzen ditu kateter horiek. Kateter mota eta jartzeko teknika dira berritzaileak. Emaitzak bikainak izan dira, eta honela ebaluatu dira: jarritako kateterrak arrakastaz jarri izana, tratamendua arrakastaz amaitu duten kateter kopurua eta kotrako gertakarien eta konplikazioen intzidentzia txikia. Horregatik, gaur egun, horrelako iraupen erdiko-luzaroko kateterrak erabiltzen dira gehienbat AUOn”, azaldu dute amaitzeko.

Zorionak!