AUO Txagorritxuko sukaldeak lortu du komunikazio onenari emandako bigarren saria Ospitaleko Ostalaritza Kongresuan

AUO Txagorritxuko sukaldeko taldeak komunikazio onenaren bigarren saria lortu du duela gutxi Valladoliden izandako XVII Ospitaleetako Ostalaritzaren estatuko kongresuan. Lehen saria Madrilgo La Paz ospitaleak eskuratu zuen.

Auditorio bete batean Iñaki Polok eta Pablo Olartek, Ostalaritzako buruak eta Sukaldeko taldeburuak urrenez urren, egin zuten “Ospitaleko Sukaldea” liburuaren aurkezpen bikain bat. Liburu hori pasa den urtean argitara eman zen, eta arlo honetan mundu mailako argitalpen onena sari batera aurkeztu zuten.

Kongresura bertaratutakoen artean banatu zen liburua, eta jaso zutenek aitortu zuten gure sukaldeko profesionalek egindako lan handia ezagutzera emateko pazientei ematen zaien arreta prozesuko jarduera garrantzitsu bat, baina batzuetan balore txikia ematen zaiona.

Zorionak!