AUO-ko mediku batek sortu du patologoentzako app bat

Ivan Fernández Vega, Oviedoko mediku gazte bat da, orain bi urte eta erdi Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Anatomia Patologiko zerbitzuan lan egiten hasi zena.

app_1Bera lana zentratzen da neuropatologian (Burmuinen biobankoaren koordinatzailea da neuropatologia arloan) eta hepatopalogia arloan. Horretaz gain, Eusko jaurlaritzak finantzatutako molekulen mailan Alzheimer gaixotasuna ikertzeko proiektu baten ikertzaile nagusia da. Proiektu hori bi urtekoa da.

Ivan Oso gizon kezkatsua da. Asturiasen ikasi eta Erresuma Batuan bi egonaldi pasa zituen. Orain dela gutxi, patologikoentzako “app” bat sortzeri ekin zion, eta orain GP-Helper aplikazioa jaioberria da. Hizki horiek hau esan nahi dute: Patologo orokorraren laguntzailea. Ahalegin handiz sortutako tresna informatikoa erabilgarri dago ‘Android’ sisteman, eta laster prest egongo da Apple sistemarako.

Labur esanda, Ivanek lortu nahi zuen patologoak diren lankideen lana errazteko aplikazio bat. Profesional honek bere aisialdian orduak eta orduak eman ditu jasotzen eta integratzen internet, aldizkari, web orrialde, bideo eta abarretan sakabanaturiko informazio guztia. Horrela, tresnak edukiko ditu barruko edukia, jarduteko protokoloak eta azkar bilatzeko sistema bat.

Orain Ivan Fernandez buru belarri dabil GP-Helper-a hedatzen. Apliakzioa Espainiako Anatomia Patologikoaren elkartearen bidez eta kongresuetan hedapena egiteaz gain, laster agertuko da artikulu bat “Patology Informatics” Estatu Batuetako aldizkarian.

Beharrezkoa da Fernandez Vega doktorearen lan garrantzitsua goraipatzea, munduko patologo guztiei onura ekarri baitie.

Zorionak!