Gripearen kontrako txertaketa kanpaina martxan

Urriaren 5ean hasi da gripearen kontrako txertoa jartzeko kanpaina, pertsonal sanitarioak hartzea da haren helburuetariko bat. Neurri horrek babesa ematen die langileari, pazienteei eta inguruko pertsonei.

Infekzioaren kontrol-neurriak hartzeak ezinbesteko garrantzia du gripearen birusak eragindako infekzio-arriskua gutxitzekoa, baina, zoritzarrez, ez da aski neuri horiekin berez hedapenari aurre hartzeko.

Txertoa da ingurune sanitarioan gripearen birusa kutsatzeari aurre hartzeko dugun tresnarik garrantzizkoena.

Aurreko kanpainan pertsonalaren artean txertatutakoen artean %3 igo zen. Hala ere, gehiago hobetu daiteke gure pazienteentzat nahi dugun segurtasun-,ahalik eta handiena lortze aldera.

Iaz, arrisku-faktorea zuten lau pazientetatik hiruk, gripearen ondorioz konplikazio larriak izan zituztenak, txertatu gabe zeuden.

Aurrekoa dela eta, mezua ezin da izan argiagoa:

JARRI TXERTOA GRIPEAREN AURKA!