AUO-ko Septorrinoplastia Funtzionalari buruzko lehen jardunaldia

Pasa den azaroan AUOko Santiagoko areto nagusian Araba Unibertsitate Ospitaleko I. Septorrinoplastia Funtzionaleko Jardunaldia izan zen non 30 espezialista baino gehiago  bildu baitziren.

Hainbat dira septorrinoplastia teknika jorratzen duten  ikastaroak eta jardunaldiak, esaterako, Bartzelona, Madril, Valentzia eta Gijongo ospitale handiek antolatutakoak; areago da, horietako batzuek zuzeneko eta zeharkako saio kirurgikoak ere eskaini dituzte eta gure Erkidegoan hauxe izan da halako ezaugarriak dituen egin den lehendabizikoa.

Ospitalean septorrinoplastia funtzionalari buruzko egunerapen jardunaldia antolatu dugu espezialitatean sudurreko patologiaren prebalentzia handia delako. Izan ere, alde bakar edo biko sudurreko arnas gutxiegitasuna kontsulta eskatzeko motiborik ohikoena da Rinologiako Atalean, horren ondorioz, hainbat ebakuntza kirurgiko izaten dira arazo horri konponbide bat ematekotan.

Jardunaldi honetan, AUO-ko ORL Zerbitzuko Rinologia Atalak, hain zuzen ere, esperientzia eta kasu partikular bakoitzeko konponbideak azaldu zituen sudurreko ezagutza hobetu nahian. Horretarako, zenbait azalpen teorikoren bidez, bideo kirurgikoak erakusteaz gain, zenbait teknika eta ekintza kirurgikoak nahiz mota bakoitzeko jarraibideak ere aztertu zituzten. Bestetik, septorrinoplastia funtzionalari eta prebalentzia handiko patologien tratamenduari hasiera emateko oinarrizko ezagutzak jorratu zituzten.

Jardunaldiari amaiera emateko kasu klinikoei buruzko mahaingurua burutu zen non Gurutzeta eta Donostia Unibertsitate ospitaleetako Rinologia sailetako ordezkariek hartu zuten parte. Izan ere, bi ospitale horietan ere gero eta ohikoagoak dira halako interbentzioak.

Ekitaldian Miguel Mancebo doktore asturiar ospetsuak hartu zuen parte gonbidatu moduan. AUOko Otorrinologia Zerbitzuko Rinologia Ataleko Gonzalo Mancebo Mata eta Jorge Andres Nuñez doktoreak egon ziren antolatzaile eta Otorrinolaringologia Euskal Elkarteak parte hartu zuen laguntzaile moduan .

Jardunaldi honen arrakastaren ostean Ospitale honek sudurreko patologia funtzionaleko erreferentea izan nahi du.