AUO-n makillatzeko tailer bat sortu dute onkologiako pazienteentzat

AUOk makillatzeko tailer bat jarri du martxan onkologiako pazienteentzat, Txagorritxu egoitzan. Pasa den urrian hasi, eta hilabeterik behin egingo da. Izan ere, esperientzia hau aitzindaria da euskal osasun publikoan.

Ekimen honek Stanparen, estatuko lurrindegi eta kosmetika fundazioaren, laguntza du. Bi estetizista boluntariok laguntzen diete pazienteei kosmetikoak eta beste produktu berezi batzuk erabiltzen, irudia hobetzeko.

Helburua argia da: ilea eta bekainak galdu eta edo kolore baxua duten pertsonen autoestimua igotzea. Lehen saioari oso harrera ona egin zioten tailerrera joan ziren zortzi pazienteek.