AUO-TXAGORRITXU AITZINDARIA DA KABLERIK GABEKO TAUPADA-MARKAGAILUAREN INPLANTEAN

Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) Espainiako beste zortzi ospitalerekin batera aitzindaria izango da munduko kablerik gabeko taupada-markagailurik txikiena inplantatzen. Gailu txiki hori odolik gabekoa da, eta gainera infekzioak eta hematomak izateko arriskua gutxitzen du. Lehen 140 pazienteetatik %100-k inplante arrakastatsua izan zuen.

Gailua zuzenean jartzen da bihotzean zain femoraletik sartutako kateter baten bidez. “Hanka” txiki batzuen bidez eransten zaio bihotzari, eta gailuaren bazter batean dagoen elektrodoari esker ematen ditu bulkada elektrikoak.

Oso tresna egokia da aurikulan estimulaziorik behar ez duten pazienteentzat. Paziente horiek dira taupada-markagailua behar duten pertsonen %20-30 arteko portzentajea.

José Martínez Ferrer doktorea AUO-Txagorritxun Kardiologia zerbitzuko Arritmia Unitateko buru klinikoa da. Kardiologo hori eta bere lankidea, María Robledo, proiektuaren liderrak dira, eta beraiek lortu dute nazioarteko mailan eskatzen den ziurtapena.

“Aukeratuak izateak eta sistema berri hau ezartzeko ziurtapena lortzeak agerian utzi dute gure ospitalearen ospea eta aitortza”, esaten du Martínez Ferrer doktoreak.