AUOko LANGILEAK: ZUEN SEGURTASUNA DUGU LEHENTASUN OHSAS: ABIAN JARTZEA

Lehenik, OHSAS terminoaren esanahia azalduko dugu, sigla “Occupational Health and Safety Assessment Series” izanik: segurtasuneko eta osasun okupazionaleko kudeaketa-sistemak. OHSAS 18001:2007 nazioartean onartutako zehaztapen bat da, lan-arriskuak prebenitzeko kudeaketa-sistema (LAPKS) ezartzeko eta erabiltzeko eskakizunak zehazten dituena.

OHSAS abian jartzea ez da xedea edo epe laburrean erdietsi beharreko helburua; aitzitik, segurtasunaren eta lan-osasunaren arloetan eraginkortasun handiagoz eta modu sistematizatuagoan lan egiteko tresnatzat hartu behar dugu.

Uztailaren 14an egin zen OHSAS 18001:2007 abian jartzeko lehen bilera. AUOko zuzendaritzako taldeaz gain, AUOko hiru egoitzetako Mantentze-lanetako Zerbitzuko eta Lan Osasuneko Zerbitzuko langileak ere joan ziren bilera horretara.

Orobat, eta OHSAS ezartzeko lehen bileretako funtsezko alde den heinean, Susana Villarreal Aranda ere joan zen, Korporazioko Prebentzio Zerbitzuko LAPko goi-mailako teknikaria; besteren artean, haren zeregina da OHSAS estandarra ezartzen dela bultzatzea eta lan hori koordinatzea Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan.

Nabarmendu behar dugu prebentzioa langile guztien erantzukizuna dela. Zuzendaritzako taldeak sustatu du prebentzioa AUOko eguneroko lanean sartzea, baina OHSAS eskakizunari dagokion ziurtagiria lortzeko, diziplina anitzeko lantaldeak behar ditugu, bai eta estamentu zein arduradun guztien konpromisoa ere.

Lan Osasuneko taldeak laguntza eskertzen dizue aldez aurretik; izan ere, guztion onerako izango da, prebentzioa ez delako gastu gehigarri bat, osasun-inbertsio onuragarria baizik.