AUO Txagorritxun obrak hasi dira
Gasteizko udalak dagozkion baimenak eman ostean, pasa den abenduaren 9an hasi ziren Plan Zuzentzailearen lehen etapako obrak, AUO Txagorritxun. Plan hori datozen hamar urteotan osasun-zentroa berritu eta handitu ahal izateko operazio guztiak antolatzen dituen ardatza da.
Lehen lanak egiten ari dira antzinako Kanpo-kontsultetan eta laborategian, hormak eta trenkadak eraitsiz. Leku horretan eguneko ospitale medikoa eta onkologiakoa egongo dira, eta baita Hematologia eta Odol Bankua ere. Aurreikuspenen arabera, lanek bederatzi hilabeteko iraupena izango dute.
Era berean, lanek irauten duten bitartean, behin-behineko sarrera bat egongo da Hematologia eta Odol Bankura joateko, eta SATSE, ELA eta ESK sindikatuen oraingo sarrera ezin izango da erabili; sarrera berria langileen kafetegitik izango da.