Hitzaldia AUO-n: "Gaixotasun profesionalak"

Delia Santamaria medikuak, Ezgaitasunak Baloratzeko Taldearen Medikuntza Unitateko (UMEVI) buruak hitzaldia eman zuen gaixotasun profesionalei buruz eta INSSri jakinarazteko moduari buruz. Ekitaldia abenduaren 10ean izan zen, Txagorritxu AUOren egoitzan.

Profesional horrek azaldu zuen bezala, bi gaixotasun mota daude: profesionalak eta lanarekin lotura dutenak. Lehenengoak legerian definituta daude, eta zerrenda batean jasota daude; besteak, berriz, langileak bere lanpostuak hartzen dituen patologiak dira, eta, profesionalak ez bezala, horiek ez daude inolako zerrendatan jasota. Gainera, horiek gaixotasun profesionaltzat jotzeko, loturazko kausa bakarra dagoela frogatu behar da.

Santamaria medikuak gaineratu zuen INSSren eta mutualitateen eskumena dela gaixotasun profesional bat diagnostikatzea; medikuak ez du inoiz erabakiko gaixotasun profesionala ote dagoen; horren susmoa helarazi besterik ez dio egingo INSSri.

Amaitzeko, nabarmendu zuen komunikazio estua dagoela Osalanen, Osasun Sailaren INSSren eta Osakidetzaren artean, eta komeni dela lotura horiei eustea eta are gehiago finkatzea ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko.