Barne Medikuntzako Eskualde Elkarteko XV. Egoiliarren Bilera

Otsailaren 24 eta 25ean AUOko Santiagoko ekitaldi aretoan Barne Medikuntzako Eskualde Elkarteko XV Egoiliarren Bilera egin zen.

Arabako Unibertsitateko Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzuak antolatutako bilera topagune eta prestakuntza izan zen Aragoi, Errioxa, Nafarroa eta Euskaditik etorritako 50 barne medikuntzako egoiliar eta tutorerentzat.

“Prevención de la enfermedad cardiovascular en la práctica clínica. Novedades en DM, HTA, y dislipemias” izenburuko mahainguruarekin hasi zen lehen eguna, eta, bertan, AUOko Enara Carrizo, Sonia Cantera eta Sara Garcia mediku egoiliarrek hartu zuten parte.

Gerotxoago, Francisco Bonache Barne Medikuntzako egoiliarrak “Divulgación de conocimiento científico: cómo publicar” izenburuko hitzaldia eman zuen.

Bigarren eguneko goizetik zehar Kasu klinikoen lehiaketa egin zen non Fusobacterium necrophorum infekzioko paziente baten kasua saritu zuten; Basurtu Unibertsitate Ospitaleko egoiliar batek aurkeztua.

Geroago “¿Qué hay de nuevo en insuficiencia cardiaca?” goiburuko mahaingurua izan zen, bertan Maitane Marroyo eta Amaia Ibañez de Gauna egoiliarrek 2016ko ekaineko Bihotz Gutxiegitasunari buruzko Europako Gidaren berritasunak birpasatu zituzten.

Amaitzeko, eta otsailaren 28a Gaixotasun Arraroen Nazioarteko eguna denez, Igor Gomez garate doktoreak, AUOko Barne Medikuntzako Zerbitzuko Ezohiko Gaixotasunen kontsultaren arduradunak, “Pensando en ellas: enfermedades raras” izenburuko hitzaldi bat eman zuen non gaixotasun mota horiei buruzko berezitasunak eta diagnostiko-atzerapena nabarmendu zituen.