Zaintzailea eta zaindutakoa zainduz

Pasa den abenduan Zaramagako Adinekoen Gizarte eta Kultura zentroan “Zaintzilea eta zaindutakoa zainduz” hezitzeko programari amaiera eman zioten.

Blanca Cigak eta Ania Irazokik diseinatu eta gidatu dute programa hori; biak Araba ESIko Familiako Erizaintzako egoiliarrak,  eta zeregin horretarako, Zaramagako osasun zentroko profesional taldearen zein Arabako Familia eta Komunitate Arretako  Irakaskuntza anitzeko Unitatearen laguntza  esku izan dute. Esperientzia berriak Adinakoen Udal Zerbitzuko laguntza ere izan du.

Jarduerak ordubete eta erdiko iraupena du saio bakoitzeko, saioetan guztien parte-hartzea metodologia delarik, zaintzaile taldearen zenbait beharrizan jorratzen dituzte.

Saio hauetan menpekotasuna duten pertsonen zainketei buruzko arloak lantzen dira: elikadura, atxekidura farmakologikoa, azalaren zainketak..., baita bestelako batzuk ere: emozioen kudeaketa, komunikazioa, denboraren eta aisiaren kudeaketa, eta laguntza-baliabideak. Zaintzaileek programan aise parte hartu ahal izateko laguntza monitore batek egiten ditu jarduerak Adinekoen Zentrokoko zaindutako pertsonekin batera

Ekimena oso arrakastatsua izan da. Berorretan 19 zaintzailek hartu dute parte, guztiak emakumeak; eta gehienak, profesionalek Zaramagako osasun zentroan bildutakoak. Gogobetetze, ikaste eta hobetetzeko emaitzak positiboak izan dira  gainkargako Gurberman esku-hartzearen osteko mailaketaren arabera.

Etorkizunean  programareni edizio berriak garatu nahi dituzte , horretarako,  diseinua hobetzeko etengabeko ebaluazioa baliatuko dute. Gainera, Blanca CIgak eta Ania Irazokik lan talde honen euskarri eta laguntzaren esperientzia hobeto ulertarazteko ikerketa-lana  egiten dihardute.