“BETI EGIN NAHI IZAN DUT TRAUMATOLOGIA”

Miren Juldain Mondragon bergarar emakume atsegina eta alaia prestakuntza hasi berri du Arabako Unibertsitate Ospitaleko Traumatologia Zerbitzuko egoiliar modura. “Karreran sartu nintzen jakinik traumatologia egin nahi nuela”, esan du irribarrez.

Mirenek hilabete eta erdi darama gurekin, eta dagoeneko lanean ari da aldaka eta haur ataletan. Kirofanoak eta Larrialdiak egunaren parte handi bat hartzen diote, baina Kirurgia Baskularrean, X izpietan eta ZIUn txandatu beharko du. Haren irudiko, Traumatologiako R1 izateak erantzukizuna ematen du, eta erakusten du pazienteekin hitz egitea atsegin duela.

Aitortzen du karreran bolada gogorrak izaten direla, teoria askokoak, “baina orain ikusten da merezi duela”. AUOn, oso gustura dago, eta gainerako egoiliarrekin, giro ona dute euskaldunek, andaluziarrek, katalanek, aragoiarrek eta abarrek.