EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANA

Ekainean, Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko bigarren plana aurkeztu zuten Arabako Unibertsitate Ospitalean. Rafael Arriola euskara teknikariak azaldu zituen planaren lerro nagusiak.

Hiru printzipio osagarritan oinarritzen dira helburuak: hizkuntz eskubideak, zerbitzuaren kalitatearen hobekuntza eta entitatearen euskararen normalizazio-prozesu guztietako progresibotasun-printzipioa.

Planaren helburu nagusia zera da, euskararen presentzia eta erabilera zerbitzu-hizkuntza gisa bermatzea, nola ahoz hala idatziz, nola kanpoko harremanetan (pazienteekin, familiakoekin, hornitzaileekin, administrazioekin…) hala barnekoetan (langileekin eta Entitateko erakundeekin eta unitateekin). Zerbitzuetako eta unitateetako lan-tresna bihurtu behar dugu euskara, horretarako aukera dagoen tokietan.

Normalizazio Plan hori —2019 artekoa— bost jarduera-nukleotan edo -areatan banatzen da:

  • Irudia eta komunikazioa.
  • Kanpo-harremanak.
  • Barne-harremanak.
  • Hizkuntza-kudeaketa.
  • Hizkuntza-eskakizunak, lehentasunak eta derrigortasun-datak.