Urologiako bideorik onenaren Jesus Echevarria saria Galdakao Usansoloko Ospitalera

Galdakao Usansoloko ospitaleak irabazi du urologiako bideorik onenaren Jesus Echevarria saria, bigarrenez eman duten honetan. Epaimahaikoek bideo hau saritu zuten: “Cirugía renal combinada como tratamiento de tumor urotelial en riñón en herradura”, haren egile honako doktore hauek: Aintzane Goya (5. urteko egoiliarra), Asier Leibar (adjuntua eta bideoko kirurgialari nagusia), Leire Rius (4. urteko egoiliarra) eta Pereira doktorea, zerbitzuko burua. Beste hamabi bideorekin lehiatu ziren, ia denak Euskal Autonomia Erkidegokoak.

Jesus Echevarria saria urologiako bideorik onena iaz jaio zen, Javier Extramiana doktorearen ideiari esker; alde batetik lankide urologoen lana sariztatzeko, egunero ari baitira kirurgia handiak egiten gure ospitaleetan, eta, beste alde batetik, Jesus Echevarria kirurgialari handia, urologoa eta lankidea gogorarazteko.

Iaz, lehenengo aldian, Padilla doktoreak irabazi zuen, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalekoa bera, eta bigarrena Del Pozo gelditu zen, Gregorio Marañongo Unibertsitate Ospitalekoa.

Saria urterokoa da, eta mila euro ematen zaizkio bideo kirurgikorik onena egiten duenari. Epaimahaikoan, AUOko urologoak daude, eta Urologiako Euskal Kongresuan jakinarazi zituzten emaitzak. Aurten, Donostian zen, eta, heldu den urtean, AUOk antolatuko du kongresua.

Bideoetan, kirurgia ordu asko laburtzen dira gehienez ere zazpi minutu erabilita. Urologiako Euskal Elkartearen webgunean daude.

http://www.sociedadvascadeurologia.com