Bioaraba OIIak bere bigarren Ikerlunch-a ospatu du

Joan den irailaren 21ean bigarren Ikerlunch saioa egin zen

Oraingo honetan, Bioaraba OIIaren Diagnostika eta Terapeutika Onkologikoko Arloko koordinatzaile José Javier Aguirre Andak zuzendu zuen saioa

Arlo honetako ikerketaren helburu orokorra minbiziaren diagnostikoari eta tratamenduari buruzko informazio fidagarria eta zientifikoki garrantzitsua sortzea da. Honako hauek aztertzen dira: sentikortasun genetikoa agertzeko arrisku-faktoreak, oinordeko-familiako minbiziaren sindromeak eta diagnostiko goiztiarreko metodo zehatzak, azaleratzen ari diren teknikekin. Gainera, doitasunezko medikuntza deritzonaren biomarkatzaile berriak identifikatzen saiatzen dira, sendatzeko tratamendu pertsonalizatuak eta eraginkorrak aurkitzen laguntzeko. Era berean, aipagarriak dira nazioarteko saiakuntza kliniko multizentrikoak, zeinetan ikerketa-taldeak parte hartzen ari diren minbiziaren aurkako gaitasun terapeutikoa duten molekula berriak aurkitzeko.

Ikerlunch jardunaldian arlo hori osatzen duten taldeek garatutako ikerketa-ildoak eta -proiektuak aurkeztu ziren. Ekitaldian parte hartu zutenak José Javier Aguirre, Mireia Martínez, Inés Pérez, Emma Camacho, Ernesto Pérez, Josep Campà, Marta Arroyo eta Félix Olasagasti izan ziren, azken biak UPV/EHUko Biomics ikerketa-taldekoak.

Bateratzeko Ikerlunch saio horiek Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuaren Ikerketa eta Berrikuntzako XXIII. Jardunaldien barruan daude, eta arlo bakoitzeko taldeen eta institutuko I+G+b arloetako taldeen artean ezagutza partekatzeko egiten dira.

Bioaraba OIIak 400 ikertzaile baino gehiago ditu, eta bere Plan Estrategikoan lehenetsitako zazpi arlo zientifikotan banatzen dira. Arlo bakoitzak, aldi berean, institutuaren oinarrizko unitateak osatzen dituzten ikerketa-taldeak biltzen ditu. Guztira 43 ikerketa- eta berrikuntza-talde dira. Horietatik 28 Arabako ESIako ikertzaile klinikoenak dira, 9 UPV/EHUko Arabako Campusekoak, 1 Arabako Errioxa ESIakoak, 1 Arabako Osasun Mentaleko Sarekoak, eta 4 talde misto, UPV/EHUko langile kliniko eta ikertzailez osatuak.