Bioarabak «Osasunaz eta ingurumenaz» arituko den Herritarrekiko topaketa egingo du urriaren 7an
Bioaraba Osasun Ikerketako Institutuaren XXII. Ikerketa eta Berrikuntza Jardunaldien esparruan kokatzen da ekitaldi hau
2021eko urriaren 7an izango da, 18:00etan, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Francisco de Vitoria Auditorioan
"Herritarrekiko topaketaren" helburua osasun-arloko ikerketa eta berrikuntza gizartera hurbiltzea da. Komunitate zientifikoa herritarrengana hurbiltzea nahi dugu, osasunari buruz dituzten kezken berri izateko. Aurtengo gaia «Osasuna eta ingurumena» da.
Ekitaldira joateko, izena eman behar da honako formulario hau betez:
Aurreko edizioan bezala, ekitaldia zuzenean emango da:
"Herritarrekiko topaketa" honi buruzko informazio guztia Bioarabaren webgunean aurkituko duzu.