Bioarabako I. bilera Desgaitasun Fisikoko Ikerketa Zentroarekin (DEFIZ)

Joan den martxoaren 20an, Bioarabak, berrikuntza plataforma bide, Jaime Finatekin lehendabiziko bilera egin zuen, DEFIZeko ikerlaria, bi erakundeen arteko etorkizuneko lankidetza oinarriak jartzeko asmoz

Desgaitasun Fisikoko Ikerketa Zentroa (DEFIZ), Valladoliden dago eta 2012ko azaroaren 12an ireki zituen ateak. Zentro honek jarraipena eta proiekzioa ematen dio Errehabilitazio zentroari, Gaztela Leongo ASPAYN fundazioarekin batera (Paraplegikoen eta deslaitasun fisiko handia duten pertsonen elkartea), aitzindaria da 1996az geroztik, deslaitasun fisikoa duten pertsonen arazoen-tramenduan.

Bileran lehendabiziko lankidetza zubiak ezarri ziren Bioaraba eta Gaztela-Leongo ASPAYM fundazioaren artean. Lankidetza horien isla izan da berrikuntza sozio-sanitarioaren esparruan bi erakundeen ikerketa lerroak deskribatzen dituen hitzarmenaren sinadura.

Lankidetza honen helburua ikerketa talde bat sortzea da, euren alorrean punta puntakoak diren erakundeekin, Araba ESIko ospitale inguruko diziplinanitzeko profesionalez osatua. Horien guztien helburua da praktika kliniko eta berrikuntzaren arteko transferentzia hesiak murriztea.