Prestakuntza-lantegia 2. motako Diabetes Mellitusaren ibilbidean, Araba ESIn

Pasa den ekainaren 11n, Araba ESIren Diabetes Mellitusaren ibilbide asistentzialen eta  estrategien inplementazioari buruzko lantegi bat egin zen

Diabetesa mundu mailako osasun-arazoa da, epidemia baten mailakoa eta gure garaiko larrienetakoa. Gaur egun, 246 milioi pertsonari eragiten dio gaixotasunak, estatu mailan herritarren % 13,8ri, eta EAEn, herritarren % 10,8ri. Hala ere, Espainiako herritarren % 6k ez daki gaixotasun hori duenik.

Ibilbide asistentzial bat gaixotasun kroniko bati erantzuteko jarduketa-protokoloen prozesuan pazienteak artatzen dituzten profesional sanitarioek adostuak– multzo bat da. Gaixotasunaren prozesu osoan pazienteei eman beharreko arreta (nork, zer, noiz eta non) zehazten du, egoera bakoitzean ahalik arreta onena eskaini ahal izateko.

Araba ESIko Zuzendari Kudeatzaile Jesus Larrañagak ireki zuen saioa, eta diabetesaren egungo egoerari eta ibilbide asistentzialei buruzko ikuspegiari buruz hitz egin zuen. Ondoren, Lorena Guerrero Arenzanak, Arreta Integratuko Zuzendaritzako Teknikariak, diabetesa duten pertsonen ibilbidea zer dela-eta antolatu behar den azaldu zuen.

Jarraian, kronikotasunean eta ibilbide asistentzialetan eta haiek talde-dinamiken bidez inplementatzen aditua den Carles Blay-k (PhD, MD, Kataluniako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Ikasketaburua) eta haren taldeak ibilbide asistentzial integratuen gakoak, metodologia eta garapena azaldu zituzten.

Saioaren helburuak hauek izan ziren:

  1. Ibilbide bat zer den eta hura inplementatzea beharrezkoa zergatik den ezartzea.
  2. Ibilbide asistentzial bat zer den jakitea.
  3. Lidergo klinikoa eta lankidetza interprofesionala zer den jakitea.
  4. Lehenetsitako eremuak identifikatzea.
  5. Inplementatzean egin beharreko urratsak identifikatzea.

Saioko gauzarik interesgarriena izan zen ibilbide asistentzialen finkapen-maila probatzeko hobekuntzak bilatzen diharduten "lehen lerroko" profesionalei entzutea, hura inplementatzeko zailtasunen berri izatea, eta profesional horiei entzutea diabetesaren kudeaketan aldaketak txertatu eta gidatzeari buruz hitz egiten.

Diabetes Mellitusak garrantzia du, eta ez da arreta galdu behar ez prebentzioan ez kontrolean