Bioaraba Berrikuntza, Teknologia eta Zientziaren Euskadiko Sarean sartu da

Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuak, 2017an sortua, egun 200 ikerketa proiektu aktibo baino gehiago ditu, bere 7 arlo handien artean, eta horietan modu estrukturalean edo eta elkarlanean ari dira 200 pertsona baino gehiago

1997an sortua, Berrikuntza, Teknologia eta Zientziaren Euskadiko sarea kategoria ezberdinetan egiaztatutako 125 agentez osatua dago, horien artean aurkitzen dira Osasun Ikerketa Institutuak

Garapen eta berrikuntza sareak, erakunde multzo batez osatua, ikerketa espezializatua garatzen du Euskadiko ongizatea eta aberastasuna sortzen laguntzen duena



Joan den otsailaren 26tik, Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko partaide da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskadiko sistemaren  muin garrantzitsua osatzen duten eragilez osatua, Euskadiko Autonomia Erkidegoan dauden gaitasunak optimizatzeko gainerako eragileekin elkarlanaren konpromiso eta koordinaziotik jardun behar direnak.

Sareak, lortutako eskarmentuan oinarrituta, bilatu behar du eragile bakoitzaren kokapen zehatza eta helburuak xedatzea espezializazio terminoetan, bikaintasunean, eta I+G+b (ikerketa, garapen, berrikuntza) balio katean duen egoeran. Bere asmoen artean dago Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak emaitzetara bideratzea eta  eraginkortasuna handitzea, baita elkarlana eta osagarritasunaren bitartez, Euskal Herriko gizarte eta ekoizpen ehunaren ekarpena hobetzea ere.

Osasun Ikerketako Institutuen papera sare honetan kalitate gorena duen ikerketa traslazionala egitea da, eta horrela ezagutza sortu eta ezarri eta bide batez, Osasun publikoko eta zerbitzu sanitarioetako oinarrizko ikerketa, kliniko eta epidemiologikoko emaitzak Euskadiko osasun sistemara, gizartera eta pazienteengana itzuli, gainontzeko eragile zientifiko-teknologikoekin elkarlanean arituta eta teknologia mediku eta sanitarioen alde apustu eginda, eta horrek guztiak balio izatea Euskadiko Osasun sistemaren kalitatea hobetzeko eta Euskal Herriko aberastasuna sortzeko.

Bioaraba

Bioraba Osasun Ikerketa Institutua, 2017ko uztailaren 12an eratua, sortzen da Osakidetza, BIOEF eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) elkarlanaren ondorioz, osasun publikoko eta zerbitzu sanitarioetako ikerketa biomediko eta epidemiologikoa sustatzeko helburuaz, hala nola, Osasun sanitarioaren politika eta programak zientifikoki oinarritzeko eta lehentasuna emateko ikerketa traslazionala sustatzeari, alegia, ikerketa hori zuzendua dagoela ezagutza zientifikoa praktika klinikora leku aldatzera eta Arabako lurralde historikoan duela jardun eremua.

 I+G+b erakundeen mapa

Osakidetzak bere berrikuntza eta ikerketa gaitasunak eratzen ditu Osasun Ikerketa Institutuen inguruan Biodonostia, Biocruces Bizkaia eta Bioaraba, baita Osasun Zerbitzuetako Ikerketa Institutuaren inguruan ere, Kronikgune. I+G+b erakundeen mapa osatzen du, Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioak (BIOEF), I+G+b Euskadiko osasun publikoko oheburu korporatibo moduan.

Fundazioa Osasun Saileko eta Osakidetzako instrumentu nagusiena da I+G+b estrategien zabalkunde eta diseinurako, eta gainera, ziurtatzen du I+G+b jardueren koordinazioa ikerketa institutuek garatutakoa, arrazionalizazio, baliabideen aprobetxamendu eta eraginkortasun irizpidepean, Osakidetzak eta Osasun Sailak markatutako gidalerroekin bat etorrita eta horrezaz gain, ziurtatuta sare funtzionamendua Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntza ekosistemaren baitan zein nazioarteko eta Estatuko eremuaren baitan.

Erakunde hauek aitortza dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen eragile moduan,  bereziki aipatutako Osasun Ikerketa Institutu kategorian, edo I+G erakunde sanitario kategorian BIOEF edo Kronikgune kasuetan.