Andre Maria Zuriaren Jaiak 2019

 Araba ESIk Andre Maria Zuriaren jai zoriontsuak opa dizkizue

Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu Araba ESIko profesionalei bereziki, izan ere euren esfortzu eta profesionaltasunari esker, jai hauetan gure zentroetan dauden pertsonen egonaldia ahalik eta atseginena izatea lortzen baitute.

Beste urte batez, abuztuaren 5ean, Andre Maria Zuriaren egunean, Basatiak Blusa eta Neska Taldea bisita egingo die AUO Santiagoko pazienteei, zapi eta loreen banaketa tradizionala egiteko.

Bestalde, ostegunean hilak 8, 11:30etan Star Wars Legion 501ren soldadu inperialak AUO Txagorritxuko Pediatrara iritsiko dira eta ingresatutako umeek sagako pertsonaiak ezagutu ahal izango dituzte.

Egun horretan bertan gainera, AUO Santiagon eta AUO Txagorritxun ospitaleratutako pazieenteek Andre Maria Zuriaren eguneko menu berezi tradizionalarekin gozatu ahal izango dute.

Ostegunean, hilak 9, 13:00ean, Gesaltza Fanfarreak geldialdi bat egingo du AUO Txagorritxuko sarrera nagusian, bere musikarekin giroa alaitzeko.

Jai Zoriontsuak opa dizkizuegu!