BPSO programaren sustatzaileak egiaztatu ditu Araba ESIk

Datorren irailaren 11n, Araba ESIko kategoria profesional ezberdinetako 50 pertsona inguru egiaztagiria jasoko dute BPSO programaren (Zainketan Bikaintasunarekin konprometitutako zentroak) sustatzaile gisara.

Araba ESIK orain duela urte batzuk parte hartzen du ebidentzian oinarritutako gomendioen ezartze proiektu ezberdinetan, “Bikaintasuna gehitzen dugu” edo “Zero infekzio” modukoetan.

Lidergoa pazienteei eskaintzen zaien arretan ikerketa kultura, berrikuntza eta hobekuntza sustatzeko lerro honetan, Araba ESIk joan den otsailean 8 hautagaitzetatik bat lortu zuen Zainketen Bikaintasunean konprometitutako zentro moduan egiaztatua izateko.

Ekimen hau Ontarioko Erizain elkarte profesionalaren (RNAO) Best Practice Spotlight Organizations delakoaren nazioarteko programaren baitan sartzen da eta Carlos III Institutuko osasun zaintzako ikerketa unitatea izendatu zuen koordinazio zentro gisara Espainian eta helburu nagusitzat du praktika kliniko onen gidak txertatzea (GBPC) Best Practice Spotlight Organizations, horrela, praktika klinikora eramaten baititu ikerketetako emaitzak.

Hasiera batean Araba ESIk ezartzea erabaki duen praktika onen gida sarbide baskularrarekin, minarekin eta haur obesitatearen prebentzioarekin lotutakoak izan dira.

Ezartze eredu honek champion edo aldaketa sustatzaile diren pertsonen figura deskribatzen du erizaintza praktikaren eraldaketan aktiboki parte hartzen duten figura moduan, GBPC moduan jasotako eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako ezagutzaren bidez.

Pertsona horiek RNAOko GBPCren ezartze metodologiari buruzko prestakuntza jaso dute eta horietako batzuk baita indikadoreen ebaluazioan ere. Egun ezartze taldeak sarbide baskularraren eta minaren abordatze giden ekintza plana garatzen ari dira, hauek ezartzeko aldia iraila-urria aldera izango dela aurreikusten da.

Datorren irailaren 11n, 13:00etatik-15:00etara, AUO Santiagoko ekitaldi aretoan, Erizaintzako Zuzendariak, Nerea Gutiérrezek, eta Ikerketako gainbegiraleak, Araba ESIko BPSO proiektuaren liderrak, Estíbaliz Cristóbal, champion delakoaren egiaztagiriak banatuko dituzte 50 bat profesionalen artean.