BULARREKO MINBIZIA DUTEN EMAKUMEENTZAKO LAGUNTZA GIDA
Arabako Eskualdean, titietako minbizia duten emakumeei laguntzeko gida argitaratu dute Lehen Mailako Atentzioko bost profesionalek.
Helburuak? Diagnostikoa jasotzen duten emakume ugariei bizitzako etapa berriak dakarzkien zailtasunetan laguntzea.
Berezitasuna? Gidako hiru egileak prozesu horretatik igaro dira, eta, horregatik, beren buruentzako balio izan du.
Horixe da lan honen handitasuna; taldeko hiru kidek beren larruan jasan dute esperientzia, eta edozein pazientek izaten dituzten bizipenak, dudak eta zalantza islatzen lagun dezakete.
"Ez dugu zientzia egin nahi izan, gida praktiko bat osatu baizik, horrelako zailtasunetan dauden emakumeei laguntzeko", esan dute. Eta gaineratu dute sakonean ez dela minbizia borrokatu behar, bizitzaren alde borrokatu behar dela.
Gida honetan, zenbait aholku eta gai datoz: familiari berria nola jakinarazi, ilearen, bekainen eta betileen erorketarena nola landu, orbainak edo larruazal lehorra nola zaindu, bagina lehorrarena, azazkalen erorketarena, ahoa zaintzea, elikadura, nekea eta abar.
Egileak hauek dira: Salburuko osasun-zentroko Marian Calvo eta Mari Paz Sebastian; Asun Roldan alde zaharreko medikua; Isabel Ibañez, erizaina, eta Merche Soto, biak alde zaharreko osasun-zentro horretakoak.
Beraz, oso gida baliagarria da bularreko minbizia diagnostikatzen dioten emakumeek bizitzako "behin-behineko" etapa berri horri bere zailtasun eta guzti aurre egiteko orduan.