ROSA LAVARIK, ARABAKO TRANSPLANTEEN KOORDINATZAILEAK, ERRETIROA HARTU DU

Rosa Lavari Astiz Arabako transplanteen koordinatzailea izan da 22 urtez. Ekainaren 26an erretiroa hartu zuen, bizitza lanbide sanitario honetan eman ondoan. Xaloa eta baratxuria baino finagoa, 45 urtez lanean aritu ondoan esan du agur.

Esan daiteke Euskal Autonomia Erkidegoan ez dagoela nefrologiaren eta transplanteen mundua ulertzerik hura gabe. Rosa —Gurutzetako Nefrologia gainbegiralea izana 23 urtez— euskal sanitate publikoak egindako lehen dialisiaren taldean egon zen, Barakaldoko ospitalean, 1971ko maiatzaren 5ean. Giltzurrunetako lehen transplantea prestatzea ere tokatu zitzaion, 1979ko uztailaren 7an, bai arrakastaz lortu ere. Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, gibeleko transplantea egin zuten. 1993. urtetik, transplanteen Arabako koordinatzailea izan da.

Zerbitzuan aritu den 45 urte honetan, Rosak aldaketa izugarriak ikusi ditu sanitatean. "Medikuntzak gehiago aurreratu du zortzi urte honetan joan den hogeita hamar urtean baino", gaineratu du. Ezagutu ditu gela kolektiboak eta leihorik eta konketarik gabeko kontsultak. Oso aspaldiko gauzak dira horiek.

Pazientearen edo emailearen profila ere aldatu da. Lehen, giltzurrun-emaileak izaten ziren eta orain, emaile multiorganikoak; giza ehunetan ere izugarri aurreratu da transplanteen mundua. "Orain, emaile asko dago, eta on da adin mugarik ez izatea", azpimarratu du Rosak.

Rosa profesional handia eta gizalege handikoa da, eta orain plan berezirik gabe baina ilusio handiz helduko dio etorkizunari. Erretiroa, 45 urteren ostean, ondo merezia. Zorionak!