Carlos Egea doktoreak parte hartu du bentilazio ez inbatzaileari buruzko foro batean

Carlos Egea doktoreak, AUO-ko Loaren Unitate Funtzionalaren buruak, parte hartu du ospe handiko ‘think tank’ batean, bentilazio ez inbatzaileei buruzko gaien inguruan aritzen diren arnasako espezialistek osatzen dutena.

Espezialista horiek hamar urte bete dituen SomnoNIV taldeko kideak dira. Hartan parte hartzeko, duela gutxi gonbidatu dituzte Carlos Egea eta Manuel Lujan, SEPAR-en Loaren arnasa-nahasteak, bentilazio mekanikoa eta arnasa-zainketa kronikoak sailaren izenean.