Bizitzaren amaierako fasean eskainitako arretaren egoera kllnikoan ohe indibiduala lehenestea

2015eko abuztuaren 4an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian uztailaren 21eko 147/2015Dekretua argitaratu zen, Euskadin osasun sistemako pertsonen Eskubideei eta Betekizunei buruzko Aitorpena onartzen duena.

Dekretu horrek osasun sistema publiko eta hitzartuan pertsonek dituzten eskubideak eta betekizunak eguneratzen ditu, une honetan asistentzia sanitarioari eragiten dioten balioak kontuan izanik eta profesional sanitarioen eta zerbitzuen pertsona hartzaileen artekoarremana etengabeko garapenean dagoela kontuan izanik, hartzaile horiek geroz etaautonomia, informazio, partaidetza eta pedagogia handiagoa eskatzen baitute.

Aipatutako Dekretuaren 11. artikuluan, Eskubide gisa aurreikuspen berritzaile batzuk begitantzen dira, bizitzaren amaierara dagokion asistentzia espezifikoarekin lotuta, hain zuzen ere.

Hortaz, uztailaren 21eko 147/2015 Dekretu honen 11. Artikuluaren e) atalak eskubide hauek jasotzen ditu:

C) Senitartekoak eta gertuko pertsonak ondoan izateko, ospitalizazioko prozesuetan eta baita, izaera orokorrarekin, logela indibiduala erabiltzeko, intimitatea babesteko eta hala eskatzen badute laguntza espirituala izateko.

Araubide hau aurrera eramateko, egoki jotzen dugu zenbait irizpide ematea, gure asistentzia-zentroetan baliabideen eta ohe/logelen kudeaketan aplika ditzaten, eta irizpideez gain, paziente terminalei asistentzia espirituala emateko gomendioak ere.

Eta horrexegatik, derrigor betetzekoak izango dira ondoko hauek JARRAIBIOEAK:

LEHENA.- APLlKAZIO-EREMUA

Jarraibide hau Osakidetzako Zerbitzu-erakunde guztietan aplikatu beharrekoa izango da, ospitalizazioko arlo asistentzialean.

BIGARRENA.- ALDERDl OROKORRAK

2.1- Pazienteek eskubidea dute gertukoekin eta maite dituztenekin egoteko osasun-asistentzia ematen dieten bitartean, hiltzeko prozesuan daudela; are gehiago, eskubide hori asistentzia on baten baldintzetako bat da, guztiz funtsezkoa. Halakoetan, beraz, bateragarri egin behar dira lagunduta egoteko eskubide hori eta osasun-taldeak ezartzen dituen premia asistentzialak emateko baldintzak.

2.2- Fededunak diren pazienteek eskubidea daukate euren sinesbideen araberako heriotza izatera, lagunduta egotera eta euren erlijioko artzain edo ordezkariek emandako asistentzia espirituala jasotzera. Pazienteak hala eskatzen duenean, beraz, aintzat hartuko da pazientearen nahi hori asistentziako prozesu edo jarduera guztietan; betiere esku-hartze erlijiosoek osasun-taldearen lana eragozten ez duten bitartean.

2.3- Egoera terminalean dauden pertsonei, ospitaleratzean gela indibiduala emango zaie, baldin eta hiltzear dagoena ere horrekin ados badago, intimitatean egon daitezen eta pazientea lagundu nahi duten familiako eta gertuko guztiak gusturago egon daitezen.

Aukera hori ematea behar bezala kudeatzeko, ohe/logelen kudeaketan parte hartzen duten zerbitzuek lehenetsitako irizpidetzat hartuko dute paziente terminalen egoera –aukera dagoenean, betiere, eta ospitalearen okupazio orokorraren arabera-. Horrek esan nahi du aukera hori emateko behar adina ohejpaziente lekuz aldatuko direla.

2.4- Gela indibidualen kudeaketa izapidetzen hasteko unea arreta ematen duten medikuek edo erizaintzako arduradunek erabakiko dute, egoera kliniko terminala ezarri behar del a irizten diotenean.

Oheak kudeatzeaz arduratzen direnek beharrezko itemak sartuko dituzte informazio sisteman zenbat gela indibidual dagoen jakin ahal izateko, hain zuzen ere, xede horretarako prestatu baitziren, eta baliabide hori prestatzerik egon ez baldin bada, arrazoia azaldu beharko da.

Argibide hauek hobetzeko arloak detektatzeko eta konponbide egokiak emateko helburuarekin ematen dira.