"Un humilde reconocimiento para una labor titánica"
El Correo-k eskerrak eman dizkie "Alavés del mes" sariarekin, Araba ESIko langile guztiei Covid-19 gaixotasunaren aurka borrokatzeagatik.
El Correo-k eskerrak eman dizkie "Alavés del mes" sariarekin, Araba ESIko langile guztiei Covid-19 gaixotasunaren aurka borrokatzeagatik.
Diario de Noticias de Álava egunkariak Rocío Barreirarekin, Araba ESIko Psikologo klinikoarekin, hitz egin du Covid-19k gaixo, senide eta profesionalengan duen eragin emozionalari buruz.
Raúl Peñak eta Amaia Pikazak, Araba ESIko Berantevillako kontsultategiko familia-mediku eta erizainak, "Herrian" programan azaldu dute haiek direla, Arabako gainerako profesionalak bezala, osasun-atzeguardia Covid-19ren aurkako borroka honetan.
Rocío Barreira, Arabako ESIko Psikologo Klinikoak, ETBko "¡Qué me estás contando!" saioan, azaldu du nola bidali mezuak COVID-19ko pazienteei, familiei eta sanitarioei.
Esker onak El Correo Álavan Aranbizkarra II Osasun-Zentroari eta AUO Santiagoko Zainketa Aringarrien Unitateari.
Araba ESIk eskerrak eman nahi dizkio El Correo-ri, Araba ESIko profesional eta zerbitzu eta unitate guztiak egiten ari diren lan eta esfortzu handiari buruz egindako erreportajeagatik. Eskertu nahi ditugu bai AUO Txagorritxuko, bai AUO Santiagoko, bai AUO Kanpo-kontsultetako, bai EAGko, bai Lehen Mailako Arretako profesional guztiak, koronabirusaren krisia dela eta egiten ari diren lanagatik. Eskerrik asko bihotz-bihotzez guztioi!
Marian García Fidalgo, Bioarabako Zuzendari zientifikoak, El Correo egunkariarekin hitz egin du Gasteizko Corazonistas ikastetxean, bihar Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta.
Esker onak El Correo Álava-n AUO Santiagoko Traumatologiako 5. solairuko langile guztiei, bereziki Mentxu gainbegiraleari eta Barne Medikuntzako Zerbitzuari, bereziki Leire eta Zuriñe Ortiz de Zarate medikuei.
José Ángel López, Araba ESIko Emakumearen Arreta Integratuko Unitateko burua, Cadena SER Vitoria irratiaren "Hoy por Hoy Vitoria" programan mintzatu da erditzeari eta erditze ondokoari buruz, erditze humanizatua helburu duen ekintza fisiologiko gisa.