CPREri buruzko Prestakuntza Ikastaroa Araba ESIn

Bigarren urtez jarraian, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Digestio-aparatuko Zerbitzua aukeratu da, irailaren 27an eta 28an Kanpo Kontsultetako Eraikinean eskaini zen tailer hau burutzeko.

Endoskopia Digestiboko Espainar Sozietatea (SEED) arduratzen da (CPRE) Atzeranzko Kolangiopankreatografia Endoskopikoari buruzko prestakuntza jarduera honetan parte hartzen duten ospitaleak aukeratzeaz eta antolatzeaz. AUOa ez ezik, ondoko ospitaleak ere aukeratu dira: Bartzelonako Sant Joan Despí hospitalet, Murtziako Arrixacako Ama Birgina, Salamankako Ospitale Unibertsitarioa eta Luxoko Lucus Augusti Ospitale Unibertsitarioa.

Endoskopia bidez, behazun-traktuan eta traktu pankreatikoan, arazoak diagnostikatu eta tratatzeko prozedura da CPREa. Hau da, pankreako eta behazun-traktuko tumoreen tratamendu aringarriak burutzeko eta bai beste gaixotasun batzuk –kalkuluak kasu-  tratatzeko ere balio du.

Ikastaroa Digestio-aparatuko espezialistei zuzenduta zegoen, eta sarrera teoriko batekin hasi zen, oinarrizko hainbat kontzeptu azaltzeko: CPREa, kalkuluen maneiatzea, estenosia eta zailtasunak detektatu eta maneiatzea. Ondoren, kasu batzuk zuzenean erretransmititu eta komentatu ziren bideokonferentziaz, teknika garatzen zuten profesionalekin beraiekin, Araba ESIko teknikan aditua den Silvia Martí profesionalarekin besteak beste. Gainera, hands on training izeneko atal praktiko bat ere eskaintzen zen ikastaroaren barruan. Jarduera horri esker, teknikari lotutako prozedura endoskopikoak simulatzeko aukera ematen zieten CPRE eredu mekanikoak baliatu ahal izan zituzten parte-hartzaileek.