Egoitz Tolosak nazioarteko sari bat jaso du urologiako bideorik onenagatik

Araba ESIko urologoak bideo onenaren hiru sarietako bat jaso du Société Internationale d´Urologie (SIU)-ren urteko 38. jardunaldian. Ekitaldia Seulen egin zen (Hego Korean) urriaren 4tik 7ra bitartean

Egoitz Tolosak Urologia zerbitzuko errobotika zerbitzuko unitatean garatzen du bere jarduera kirurgikoa. Eguneroko bere lanaren fruitu dira SIUra aurkeztu zituen bi bideoak, nazioarteko alorrean Urologiako jardunaldi ospetsuenetakoa.

Ureteral Robotic Transposition and Pieloplasty in Retrocaval Ureter, titulua duen bideoa edizio honetako hiru onenen artean aukeratua, arreta handia piztu zuen bai patologiaren maiztasun urriagatik baita tratamendu eta haren gauzatzeagatik ere.

Atzerazko ureterra sortzetiko oso malformazio arraroa da, gehienetan giltzurruneko etengabeko mina dakarrena eta garaiz konpontzen ez bada, haren galera ere sor lezakeeena. Ureterraren zati handi bat posizio normal batean dagoen kasuetan, kaba zainaren atzetik pasatuaz, zuzenketa egin behar kirugia konplexu eta oso zainduaren bitartez. Aurkeztutako kasuan, kirurgia robotikoko teknikaren garapenak ahalbideratu zuen ebakuntza egitea pazientearentzat ahalik eta eraso txikienarekin, segurtasuna eta ondorengo errekuperazioa ahalik eta gehien gaindituz.

Sari honek Araba ESIko Urologia zerbitzuak euren pazienteen arretan daraman jarduera, hobekuntza jarraia eta eskaintzen dituen asistentzia eremu guztietan duen bikaintasun borroka errekonozitzea suposatzen du.