Erizainak praktiketan

Guztira Erizaintzako Unibertsitate Eskolako lehen mailako 81 ikaslek praktikak egin dituzte Arabako zenbait osasun zetrotan.

Praktika horiek `Zainketaren praktikaren sarrera´ ikasgaiari dagozkio, eta haiei esker ikasleek ezagutu ditzakete gizarte eta osasun baliabideen egitura, antolakuntza eta funtzionamendua.

Ikaslearentzat ezinbesteko helburua hau da: behatzea Arreta Bereziko eta Lehen Mailako Arretako unitateetan diziplina askotariko talde bateko kideen rolak, ardurak eta harremanak.

Horretarako, ikasleek behaketa eta hausnarketa erabili eta oharrak hartu beharko dituzte. Horiek guztiak baliogarriak izango zaizkie taldeko lana egiteko eta mintegian azaltzeko. Han erakutsi beharko dute ikasgaiaren gaitasunak lortu dituztenen ala ez.

Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolak ematen duen Erizaintzako graduaren tituluak prestatzen ditu orotariko erizainak, prestakuntza zientifikoa eta gizatiarra eta dutenak, eta osasunaren eta pertsona osasuntsuen edo gaixoen senideen eta komunitatearen zainketen beharrak baloratu, antzeman eta ebaluatzeko behar besteko gaitasuna dutenak.

Ikasketak hizkuntza ofizial bietan ematen da, eta 2014-15 ikasturtean 41 ikaslek egin dute matrikula euskaraz eta 40k gaztelaniazko lerroan.