Isabel Guerra doktorea da espainiako anatomia patologikoaren Liburu Zuriaren koordinatzailea

Isabel Guerra doktorea -Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Anatomia Patologikoko burua- da argitaratu berria den espezialitate horretako liburu zuriaren koordinatzailea. 500 orrialde baino gehiagotan jasotzen ditu diagnostiko anatomopatologikoa egiteko aholkuak edo praktika klinikoaren gidak.

Espainiako Anatomia Patologikoaren Liburu Zuriak jasotzen ditu diagnostiko anatomopatologikoa egiteko 14 gida edo aholku: hasiz, zelan tratatu behar diren laginak, zelan egin azterketa makroskopiko eta mikroskopiko bat, orientabideak eman teknika inmunohistokimikoei, eta bukatuz, beharrezko molekulei buruz eta anatomopatologiako txosten on baten eskakizunekin.

Lanak azpimarratzen ditu tumoreen patologia, autopsiak, malformazioak, muskuluak eta nerbioak, eta gaixotasun neurodegeneratiboak.

Gainera, beste gai batzuk ere jorratzen dira: patologia infekziosoen oinarrizko eskakizunak, patologia ultraestrukturalaren aholkuak, eta oinarriak jartzen dira zerbitzuetan patologia digitala ezartzeko.

Liburuaren helburuak dira gai bakoitzaren oinarrizkoena helaraztea eta eguneroko diagnostikoan patologoentzat erreferentzia izatea.