“Esker On 2018” ospatu du Araba ESIk


Ekitaldi honetan, aurten 4. edizioa betetzen duena, Araba ESIk bere langileak omentzen ditu

Asteartea 11an egin zen, AUO Santiagoko Areto Nagusian, errekonozimendua: Ekitaldi honek 2018 urtean Araba ESIn bere karrera amaitzen duen profesionalen dedikazioa eskertzeko eta omentzeko balio izan zuen.

Jesus Larrañagaren, Araba ESIKo zuzendari gerentea, ongietorri hitz hunkigarrien ostean, Carmen Gistauk irakaskuntzako ondokoa, hitzaldi guztiz hunkigarria eskaini zigun; eta bertan azpimarratu zuen “bertaratutako pertsona bakoitzaren ekarpenak ezinbestekoak izan dira gure egungo osasun sistema eraikitzeko”.

Jarraian Osakidetzako 35. urteurrena ospatzeko dokumentala proiektatu zen “35 urtez bizitza bultzatzen” bideo honek profesional guztion lan eskerga islatzen du, 365 egunetan 24 ordu.

Bukatzeko eta diplomak banatu ondoren, Araba ESIko Kantaraba abesbatzak kontzertu txiki batez gozarazi gintuen eta hainbat kantu interpretatu bertaratu guztientzat.

Esker Onaren bigarren jardunaldian, abenduaren 13an ospatu zena, Araba ESIk eskertu zituen langileak eta zerbitzuak, zeinak beren jarduerekin modu nabarmen batean gure erakundearen hazkuntza eta hobekuntza bultzatu duten. Gainera, Araba ESIko zuzendaritzak profesional edo proiektu nabarmenak saritu zituen, AUO Santiagoko Areto Nagusi guztiz bete batean.

Ondoren, Araba ESIko Gabon txartelen haur lehiaketaren irabazlea ezagutaraztera eman zen. Azaroan egin dena, eta bertan 98 haurrek parte hartu dute. Eneko Barambosek, 9 urteko haurrak egin du Gabon jai hauek zoriontzeko Araba ESIK aukeratu duen postala.

David Miguel, Araba ESIko Ikerketa eta Formazio ondokoa, arduratu da bi ekitaldi hauek dinamizatzeaz.

esker-on-18-lr