AUO-Txagorritxu-n Abendaño Ikastolaren danborrada

Prudentzio deunaren jaia dela eta, apirilaren 24an AUO-Txagorritxun Adendaño Ikastolako  “sukaldari txikiek” emandako danborradaz gozatzeko aukera izan genuen.

Gasteizko kaleetan zehar egin zuten kalejiraren barruan, tarte luze batez danborrak jo zituzten ospitaleko sarreran.

Datorren urtean berriro “Danborrada txiki” berezi hau gurekin izatea espero dugu.