Enrique Gutiérrez Fraile, Araba ESIko Zuzendari mediko berria

Enrique Gutiérrez Fraile 2017ko abenduko 28tik Alberto Manzanoren ordez, hain zuzen ere, Araba ESIko zuzendari mediko berria da. Urtarrilaren 12 eta 24an erankunde honen profesionalen aurrean aurkeztu dute.

Enrique Gutiérrezen aurkezpena Araba ESIn

Gutiérrez Fraile (Vitoria-Gasteiz, 1956), EHUko Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatua da baita Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko mediku espezialista ere. Halaber, administrazio publikoan eta kudeaketa sanitarioan eskarmentu handikoa da berori.

Hezkuntza-zentroetako Lan Osasuneko arduraduna izan zen, Eusko Jaurlaritzako Planifikazio sanitarioaren teknikaria, Ume Hortzetako Arreta Programaren (PADI) arduraduna, Vitoria-Gasteizko Santiago Ospitaleko zuzendari eta zuzendariorde medikoa, ‘Osarean/Osakidetza en red’ proiektuaren koordinatzailea, eta, Osatek-eko zuzendari gerentea 2011tik 2015era arte.

Nabarmentzekoa da 30 urte inguran kooperante lanetan ibilia izana Ekuatore Ginean, bertan ‘Manuel Iradier Afrikako Elkartean’ ‘Fortalecimiento de la Sociedad Civil’ izeneko proiektuan koordinatzaile izan delarik. Helburuak helburu, oinarrizko erakunde zibilak sortu eta finkatzea, baita Osasun arloko Lehen Mailako Arretaren aldeko erronka egitea ere.

Mozambiquen Nazioarteko Kooperazio, Osasun eta Gizarte Politikako Espainiako Fundazioan (FCSAI) “Fortalecimiento del Sistema de Salud” izeneko proiektuaren koordinatzaile ere egon zen, zereginak zeregin: plangintza estrategikoa, informazio sistemak, kalitate asistentzialeko hobekuntza, kontabilitate analitikoa eta tarteko agintarien formakuntza.

Tunezen, azkenik, 2015eko irailetik 2017ko irailera arte Elkartasun Aholkulari egoiliarraren lanetan ibilia da, bai Nazioarteko Fundazioan bai Iberoamerikan, Administrazio eta Politika publiko zereginetan (FIIAPP), hain zuzen ere. Horiek horrela, Tunezeko Osasun Ministerio eta Gaztela-Mantxan Osasun Zerbitzuaren arteko Elkartasun proiektua koordinatu du informazio mediko eta ekonomikoaren gailu berri bat finkatuz ospitaleko egitura publiko guztietara zabaltzeko asmoz.