“Osasuntsu jan, ariketa egin, zoriontsu bizi”, Olarizun

Bizitza osasungarriaren ohiturak suspertzeko jarduera komunitarioa urtarrilaren lehen astean amaitu zen. Araba ESIko Olarizu Osasun Sareak antolatu zuen jarduera hori.

“Osasuntsu jan, ariketa egin, eta zoriontsu bizi” jarduera adinetik gorakoei zuzenduta dago, Olarizu Lehen Mailako Arretako erabiltzaileei, batik bat. Pasa den urteko azarotik aurtengo urtarrilera arte, hainbat jarduerak gainpisua eta obesitatearen maneiua izan dute xede.

Alde batetik, elikadura osasungarria suspertzeko hiru tailer teoriko-praktiko izan dira. Tailerrak nutrizionista batek eta saio praktikoa zuzendutako sukaldari batek eman zituzten, biak Araba ESIko profesionalak, hain zuzen ere.

Programak ariketa fisikoaren praktikari lehentasun handia ematen dio, horretarako, egunerokoan egin daitezkeen ariketen irakaspenak eta kin-ball-eko hastapen-saio bat baliatzen dituzte kirol horretako bi adituk. Horri gehituta, Osasun Sareak “Eraztun berdearen inguruko ibilbide osasungarriak” antolatu du; izan ere, herritar guztiei zabaldutako ibilbideak, astebarruan eta asteburuetan egitekoak, nerabeen eta familien asistentzia errazte aldera.

Emozioen maneiua eta zentzuzko elikadura arreta osoko bi saio teoriko-praktiko baliatuta jorratu dute mindfulness profesional aditu baten eskutik. Zeharkakoan, prozesu osoan barrenean, sare harremanak hobetu dituzte parte-hartzaileen arteko loturak hestutuz.

Guztira, 40 eta 70 urte arteko 27 pertsonak hartu du parte, horietatik bost gizon, eta emakumeak gainontzekoak ardatz-taldeko hainbat eragilek hautatuta; balorazioa oso positiboa izan da, era berean, asistentzia altua eta parte-hartzaileen gogobetetetze-maila oso egokia. Guzti horren lekuko lortu duen arrakasta, horren arabera, pisuari eutsi edo galdu dute kasu askotan, gabonetako jaiak eta ospakizunak tartean egon badira ere.

Programaren arrakasta ikusita urritik martxora arte errepikatuko dute parte-hartzaile berriak horretara ekarrita ekimen horri gero eta jende gehiagok atarramendu atera diezaion.

Olarizu Osasun Sarea
Olarizu Osasun Sareko ardatz-taldea hainbat erakundetako eragileek eratzen dute: Adurza-San Cristóbal Adin nagusiko Zentro soziokulturala, Hegoalde Gizarte Etxea, Olarizu Auzoko Kontseilua, Adurza Gizarte Zentroa, Forum 50-70 eta Araba ESI.

Gure erankudeari dagokionez, ardatz-taldean erizain bat, administrari bat eta Olarizu Osasun Zentroko familiako eta komunitateko erizain bat daude, baita AUOko Endokrinologia Zerbitzuko nutrizionista bat ere. Disziplina anitzeko talde horri AUO Santiagoko sukaldari baten lankidetza gehitu behar zaio.