Euskadiko Osasun Arloko Administrarien 1go Jardunaldia egin du Araba ESIk

Jardunaldi hau “Lan isilia kalitatezko arreta eskaintzeko” lelopean ospatu zen joan den ostiralean, azaroaren 23an, AUO Santiagon

Araba ESIko langileek antolatu zuten jardunaldi hau hainbat osasun erakundeetako administrariek euren esperientziak trukatu eta topaketa errazteko asmoz. Jardunaldi honetan ez ziren soilik praktika onak partekatu, baizik eta profesionalen rol berrien diseinuan aurrera egin zen; bide batez, administrarien eta teknikarien arloko ezagutza eguneratu zen eta elkarlanerako zubiak eraiki.

Javier Pedrosa, Araba ESIko langileen zuzendaria, arduratu zen ekitaldira hurbildu zirenei ongi etorria emateaz. Bertan osasun publikoko zein pribatuko ehun lagun baino gehiago bildu ziren.

Osakidetzako erakunde desberdinetako lagunek parte zuten bertan eta guztira 15 komunikazio baino gehiago aurkeztu zituzten, 4 mahaitan antolaturik; formakuntza, profesionalen rol berriak, beharrak eta espektatibak eta berrikuntza. Horrela, aurkeztutako praktika onek oinarrizko ibilbideak bezalako alderdiak edo eta formaziorako teknologiak erabiltzea, zein jarduera komunitarioan administrarien inplikazioa, euskaraz gaitzea arreta hobe baterako alderdiak landu ziren.

Jardunaldia Carmen Matthiesek itxi zuen, Ezkerralde Enkarterri Cruces ESIko Giza Baliabideetako eta Formazio Jarraituko atalburuak, “Komunikazioa eta Konpromisoa” hitzaldiarekin.