Ezagutu Osakidetzaren Programa Paziente Bizia-Paciente Activo Programa

Datorren irailaren 30ean, 15:30ean,  informazio-saioa egingo dugu Paziente Bizia-Paciente Activo Programa ezagutzera emateko Gasteizko Erizaintza Eskola Unibertsitateko areto nagusian

Helburu nagusia da gaixotasun kronikoa duten pertsonak eta haien zaintzaileak gaixotasunaren ezagutzan sakontzea, baita osasun egoera hobea lortzen laguntzeko ohituretan edo jokaeretan.

Saio horretan, profesionalei zein herritarrei zuzendua, programa zertan datzan azalduko dugu, zer onura dakarren, nola bideratu pertsonak bertara, zer tailer mota dagoen.

Gainera, aurretik tailer horietan parte hartu duten monitoreak eta pazienteak izango ditugu gurekin.

Anima zaitez eta etorri!