Ezagutzak integratu osasuna sortzeko

Joan den urriaren 21ean, Arabako Eskualde Sanitarioak XII. Berrikuntza Jardunaldia egin zuen Europa jauregian, “Ezagutzak integratuz, osasuna sortuz” lelopean. Osasun sailburuordeak eman zion hasiera ekitaldiari, eta Eskualdeko eta AUOko 300 profesional baino gehiago bildu ziren han.

Bi mahai jarri ziren jardunaldian, zenbait arlori buruz hitz egiteko: edoskitzea, erresoluzio altuko erizaintzako kontsulta, tabako-aztura uztea, altaren ostean medikazioa kontziliatzea, bularreko minbizirako zaintzen gida eta praktika aurreratuko erizainarena, besteak beste. Hizlari gehienak Arabako Eskualdeko profesionalak ziren.

Halaber, Joseba Beloki txirrindulari izandakoa ere mintzatu zen, arrakasta handiz mintzatu ere: talde-lanari buruz aritu zen, eta liluratuta utzi zituen entzuleak.

Jardunaldia bukatzeko, Eskualdeko profesionalentzako aitorpen-ekitaldi bat egin zen, eta “Infoxikazio teknologikoa: alde onak eta txarrak” hitzaldia eman zuen Juan de la Herran ingeniari eta teknologia berrietan adituak.