FAKULTATE ETA IRAKASKUNTZA UNITATEETAKO IKASLEEI ONGIETORRIA

Irailaren 15ean Gasteizeko Medikuntzako Irakaskuntza Unitateak ekitaldi bat ospatu zuen Fakultateko eta Irakaskuntzako Unitateetako ikasleei harrera egiteko. Ekitaldi horretan Dekanotza taldea eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko Zuzendaritza izan ziren ikasle talde handi batekin batera.

Arduradunek zentroen eta irakaskuntza unitateen funtzionamenduaren alde orokorrak azaldu zizkieten Fakultatean sartu berri diren ikasleei. Besteak beste, bertan izan ziren irakasle hauek: Iñaki López de Tejada (Kirurgia eta Erradiologia eta Medikuntza Fisikoko Departamentua), Ana González-Pinto (Neurozientziak) eta Joaquín Durán (Medikuntza).

Horietaz gain, hauek ere izan ziren ekitaldian: Arabako Kanpuseko Erretoreordea, Fakultateko Dekanoa, Arlo Klinikoetako Dekanordea, AUO-ko Zuzendari Medikoa eta erakunde bietako beste irakasle batzuk.

Medikuntzako azken hiru urteetako ikasleek irakaskuntzako aldiak eta praktiketako aldiak uztartzen dituzte ospitalean. Esperientzia horri esker, medikugailak hurbiltzen dira etorkizunean egingo duten benetako lan-jarduerara.