Formakuntza eskaintza | Erizain eta EZOTen zerrenda espezifikoak

Zerrenda espezifikoen profesionalen formakuntzarako aukeraketa-prozesua arintzeko helburuarekin eta gardentasuna handitzearren galdetegi bat sortu dugu, aurreko telefonoz bidezko prozedura ordezkatuz

Hurrengo formakuntza saioen edizioa (birziklatzea) urria-azaroa hilabeteetarako aurreikusita dago. Profesionalen hautaketaren prozesua arindu nahian, eta baita gardentasuna bermatzeko ere, lehengo dei telefonikoaren ordez, galdetegia izango duzue eskuragai.

  • Hurrenez-hurren datozen formakuntza saioen datak, dokumentu honetan ikus ditzakezue.
  • Nork eman dezake izena: Araba ESIko indarrean dauden kontratazio zerrendetako EZOT eta erizainek.
  • Esleipena: Araba ESIko kontratazio zerrendetako ordenaren zenbakiaren arabera egingo da. Galdetegi honetan profesionalek egindako lehentasunak kontuan hartuko dira.
  • Zerrenda espezifikoko aukera: ez da beharrezkoa eskainitako zerrenda espezifiko guztiak aukeratzea.
  • Izenemate/eskaera epea: otsailaren 5etik 18ra bitartera (14:00ak arte). Otsailaren 21ean, Araba ESIko intraneten argitaratuko da ebazpena. Halaber, esleitutako pertsonek mail bat jasoko dute; bertan, otsailaren 26anAUO Santiagoko Aretoan eguerdiko 12:00etan egingo den bilera informatiboaren deialdia jasoko dute.

Birziklatze-leku horien titularrak agertzen edo baieztatzen ez direnean, horiek automatikoki joango dira erreserba tokietara.