Francisco de Vitoria Institutuak Arabako ESIa bisitatu du
Ikasleek praktika simulatu batean parte hartu zuten AUO Txagorritxuko ZIUn eta Arritmien Unitatean
Atzo, azaroak 27, AUO Txagorritxuko Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) eta Kardiologiako Arritmien Unitatean, Francisco de Vitoria Institutuko Erizaintzako Zaintza Osagarrietako Teknikariaren erdi-mailako ikasleen bisita eman zen.
Jarduera ingeles teknikoko irakasgaiaren esparruan antolatu zen, eta Ana Vallejo, ZIUko mediku laguntzaileak, koordinatu zuen. Simulatutako praktika gisa garatu zen, eta kasu errealen antzeko adibideak eta egoerak aurkeztu ziren. Horri esker, ikasleek bertatik bertara ikusi ahal izan zuten nola lan egiten den ospitale-zerbitzu horietan.
Ekimena esperientzia aberasgarria izan zen ikasleentzat eta inplikatutako taldeentzat, prestakuntza akademikoaren eta praktika profesionalaren arteko lotura sendotuz.


















