Gesaltza fanfarreak AUO Txagorritxuko giroa alaitu du bere musikarekin

Atzo, beste urte batez Andre Maria Zuriaren jaiei amaiera bikaina emateko, Gesaltza Fanfarreak bere musikaz alaitu zuen Txagorritxu ospitalea, sarreran geldialdia eginda.

Gesaltza Fanfarreak duela hogei urte baino gehiago garatzen duen ekimen honi esker, ospitaleko paziente eta profesionalek taldearen hamaika musikariek jo zituzten herri-kanta ezagunekin gozatu ahal izan zuten.