Araba ESIk “Radical Salud Euskadi” jardunaldian parte hartu zuen

Gure erakundeko hainbat profesionalek "Radical Salud Euskadi, Euskadiko Biozientziak-Osasuna aukera gainerakorren jardunaldian" parte hartu zuten. Jardunaldia pasa den ekainaren 15ean egin zen, Bilbon.

Topaketan hartu zuten parte osasun sektoreko hainbat eragilek: osasun Sistema, ikerketa biomedikoko zentroak eta osasun sektoreko enpresa-sarea, zeinek euren ezagutza sustatu eta partekatuko zuten, eta osasun arloko I+G+b inguruko aukerak, erronkak eta irtenbideak identifikatu eta aztertu zituzten osasun sistema eta enpresen lehiakortasuna hobetze aldera.

Osasun Ikerketa eta Berrikuntza zuzendaria den María Aguirreren eskutik inauguratutako jardunaldian osasun sistemako eta berrikuntzako euskal ekosistemako eragile eta enpresetako ehun bat parte-hartzaile bildu ziren.

“Radical Salud Euskadi” topaketa RIS3 Euskadi Espezializazio adimentsuaren estrategian sartzen da, zeinaren helburua osasun sektoreko agente desberdinen arteko elkarreragina den, elkar ezagutuz, erronka eta irtenbideak aztertuz, eta osasun eta enpresa sektoreen arteko lankidetza-aukerak identifikatu eta ekintzak edo ekimenak elkarrekin diseinatzeko aukerak hautematen. Hori guztia osasun emaitzak hobetu eta balioa sortze aldera.