Hibrilaldietako 3. deialdian UMEniza proiektua aurkeztu du Araba ESIk Kraftkoviaren eskutik

Erronka kolektiboen hibridazio prozesuak dira Hibrilaldiak. Lanerako sistema honen bitartez, elkarte, enpresa edo herritar talde batek identifikatutako erronkei aurre egiten die talde honekiko profil “berezia” duen profesional baten laguntzarekin.

Edozein arloko premia bati erantzun nahi dion pertsona-talde oro izan daiteke hibriltari. Horiek horrela, jarduera birpentsatzeko eta aurrez identifikatu diren premiei erantzuna emateko ikuspuntuak eta indarrak batzeko grinak elkartzen ditu.

Taldearekiko profil ezberdineko profesionalen laguntzarekin, elkarte, enpresa eta herritarren aldaketa nahiei erantzutea helburutzat duen lan-sistema hau 2014an jarri zuen martxan DSS2016EUk lehen aldiz, c2+i/Conexiones improbables- izeneko euskarri metodologikoarekin eta jarraipenarekin.

Ez da ohiko herritarren parte-hartze prozesu bat. Izan ere, modu naturalean gertatzen ez diren konexioak sortzen dira, profil gertagaitzeko profesionalaren eta erronka bati erantzun nahi dion pertsona-taldearen artean. Profesional horiei "bereziak" esaten zaie eta "hibriltari" taldeari aniztasuna eta beste pentsaera bat eskaintzen diote.

Hibrilaldietako 3. deialdian  ‘Pediatriako pazienteentzat espazio adeitsuak sortzea’ erronka aurkeztu zuen Araba ESIk.

Proiektu honen 'berezitasuna' Kraftkoviak ekarri zuen. Proiektu hori Vera Aldabe Arte Ederretan lizentziadunak eta Mikel Diaz de Ilarraza arkitektoak eta EHUko irakasleak osatzen dute. Kraftkovia esperimentazio-gune bat da, bertan umeen pertzepzio eta espresio gaitasunak garatzea da helburu, zenbait diziplina artistiko aurreiritzi eta konplexurik gabe hurbilduz. Jolas-espazioa da, bertan ezer ez da ematen duen bezala, era berean,  aurrera egiteko hutsegitea beharrezkoa da eta prozesua azken emaitzaren gainetik dago.

Proposamena izan zen Kraftkoviak dinamikak egitea bizi garen espazioak ulertu ez ezik moduei buruzko hausnarketa ere egiten laguntzeko, baldintzatzaile fisiko, ingurumeneko edo emozionalak aintzat hartuta. Begirada berriak eskaintzen ahalegindu ziren, modu partekatuan, ezarritakoez gaineko beste konponbide batzuk aurkitu  bila eta osagai ludikoa lehentasunezkoa bilakatzeko.

Aipatutako prozesuaren emaitza legez eta. ESIko osasun-zentroetara joan behar duten haurren esperientzia atseginago bihurtzeko lehendabiziko aldiz itxarongela umeei begirako proiektua diseinatu zuten Salburua osasun-zentroan . Zentroko paziente eta profesionalen iritzia jaso eta gero, metodologia bat diseinatu  eta Salburuako osasun-zentrora egokitu zuten gerora ESIko beste osasun-zentro batzuetara zabaltzeko asmoarekin. Gainera, prototipo bat abiarazi zuten zentro horretan, bertan jolasak bisitaldiaren zati bat egin zuten. Horretarako, puntu berera zeramatzaten lau ibilbide margotu zituzten kolore ezberdinekin, eta labirinto  moduko ibilbidean jarraitzea izan zuten umeek.