Hipertentsio Arteriala eta Arrisku Kardiobaskularrerako Euskal Elkarteko XXI. Batzarrean Araba ESIko egoiliar bat saritu dute

Julen Alberdi Alcorta, Familia eta Komunitateko Medikuntzako 2. mailako egoiliarra da Gasteizko La Habana Osasun zentroan

Aurreko otsailaren 1ean, Gasteizko Kongresu Jauregian egin zen Hipertentsio Arteriala eta Arrisku Kardiobaskularrerako (SOVASTHA) Euskal Elkarteko XXI. Batzarrean parte hartu zuen.

Foro honetan, Julen Alberdik ‘Dr. Manolo Luque 2019’ saria jaso zuen, saio kliniko hoberenari, hain zuzen ere. Abdomeneko aneurisma diagnostikatuta zuen paziente hipertentsiodun baten kasua aurkeztu zuen. Horretarako, bertako osasun zentroan abdomeneko ekografia bat egin zuen.