Hizkuntzak piztu: Bor-bor (2. partea)

Arabako ESIk "Bor-bor" film laburraren bigarren zatia sortu du. Bideo honekin gaur egungo egoera bat islatu nahi izan dugu, non hizkuntzekiko harremana unibertsala, naturala eta beharrezkoa den eta elebitasunaren elkarbizitza posible den

Film laburra astelehen honetan aurkeztu da Arabako ESIko profesionalak omentzeko ekitaldian: "Esker On", AUO Santiagoko aretoan

Araba ESIren sorreratik, 2016an, euskararen presentzia nabarmenki handituz joan da. Harrezkero, urteroko Kudeaketa-Planetan leku ematen saiatzen gara batetik hizkuntzaren erabilerari eta ezagutzari, zein behar kliniko eta formazioari, eta bestetik lurraldearen errealitate soziolinguistikoan arreta ipiniaz, hizkuntzen sustapenari eta haien funtzio eremuak zedarritzen saiatzen gara egungo aniztasunari irtenbide orekatua eman nahirik. Hala, gure gain hartu dugu Euskararen erabilera bultzatzeko eta bi hizkuntza ofizialen arteko oreka lortzeko beharrezkoak diren mekanismoak abiarazteko erronka. Horregatik, nondik abiatzen garen eta norantz jo nahi dugun adierazten eta aztertzen saiatu gara lan honetan.

Aniztasun linguistikoak balio neurrigabea du eta ondasun kultural oparoa eskaintzen digu. Aniztasun honek dibertsitatea eta errespeturako zein elkarbizitzarako aukera eskaintzen digu. Aukera hori aprobetxatzea dugu erronka ideia honetan eta hizkuntzen erabilera sustatzeko eta pizteko, hots, egiazko normalizaziora iristeko, beharrezko dugu gaurko gizartearen aldaketetara egokitzea.

“Bor-bor: Hizkuntzak piztu” estrategiarekin: Bai euskararen bai gaztelaniaren erabileraren analisia egin ondoren, gure buruari egindako hainbat galderari erantzun nahi izan diogu: ‘eta hemendik aurrera, zer?’.

Laburmetraia honekin errealitate horretan mugitzeko bidea ireki nahi izan dugu. Inolako zalantzarik gabe oso aberasgarria da lehen eskutik ezagutzea, euskara elkargunea dela profesional erabiltzaile zein paziente askorentzat. Beraz, hemendik aurrera ere, lanean gogor jarraituko dugu, hizkuntzen normalizazioaren alde lanean.

Laburmetrai honen asmoa normalizazio prosezu horretan lan egin dutenen eta lan egiten jarraitzen duten profesional eta pertsonen ilusioa, ahalegina, eskuzabaltasuna zein hizkuntzen bizikidetasuna erakustea izan da.

 

Araba ESIko Euskara Zerbitzua